Sare sozialak geroz eta erabiliagoak dira gaur egun. Pertsona ugarik beren bizitza pertsonala Facebook eta horrelako sare sozialetan publikatzen dute, baina askotan, bertan ikusitakoa gezurra izan daiteke, itxurakeria hutsa, eta egindakoa guretzat egin beharrean, besteentzat egiten dugu.
Sare sozialen eskutik bi bizitza edukitzeko aukera izan dezakegu, birtuala eta erreala. Baina non dago bi hauen arteko muga? Eta muga pasa ezkero zer? Zer arrisku izan dezake gezurretazko identitate sozial batek?
Ikusitako bideoak:
Generoa al dute teknologia berriek?
Gaur egun, geroz eta gehiago ikusten ditugu koloreagatik ezberdindutako aparatu teknologikoak. Horrez gainera, badira neska eta mutilentzako diren jolasak.
Baina, nork jartzen dio generoa teknologiari? Zertarako ezberdindu behar dira neska eta mutilentzako aparatuak? Zergatik izan behar dira ezberdinak beren bideojokuak?


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina