BIG BANG DATA PROIEKTUA
LA PROMESA DIGITAL
AMARA BERRI ESKOLA
ADUNAKO HERRI ESKOLA
Irailaren 16ko saioan bi gai nagusi aipatu genituen: Big Bang Data proiektua, eta La Promesa Digital dokumentala. Hasteko Big Bang Proiektuaz hitz egingo dizuet, eta ondorengo puntuan dokumentalari buruzko sarrera bat edukiko duzue ikusgai.
Gaur egun, gure gizarte honetan uneoro datuak sortzen ari gara (interneten, bankuko eragiketetan...). Horrela, datu horiek eta gehien bat datu horiek biltegiratzeko eta interpretatzeko gaitasunak, sektore ekonomiko eta sozial ia guztiak aldatzen ditu. Azken finean, horren ikerkuntzan datza Big Bang Data proiektuaren abiapuntua.
Centro de Cultura Contemporanea de Barcelonak (CCCB) eta Télefonica Fundazioak gidaturiko proiektua da hau, eta aurretik aipaturiko Big Bang fenomenoaz eztabaidatu ostean, joera honen arriskuak azaldu, zaintza masiboa eta pribatutasunaren falta izan ziren ondorio nagusietako batzuk.
Erakusketa hau CCCB-n egon zen ikusgai maiatzen 9tik azaroaren 16a arte. Aurten berriz, Madrilen egon zen martxoaren 12tik maiatzaren 24ra arte. Bertan ikuspegi ezberdinetan datuak ikusteko aukera egon zen: ikuspegi kritikoa, hiritarren jabekuntzan oinarritutako ikuspegia...
Nazioarte mailan Safecast proiektua aipa daiteke, eta bertan Fukushimako hondamendiaren ostean Japonian eraikitzen hasi ziren erradiazio sentsorearen sarea ikus daiteke, non, bertako informazio guztia modu irekian elkarbanatzen den.
Berriro ere Big Bang Data proiektura itzuliaz, erakusketan oso intesgarria den Erik Kessels-en proiektua aipa genezake, 24HRs in photos izena duena. Bertan, 24 ordu argazkitan errepresentatzen dira. Berak, 24 ordutan Flickr aplikaziora igotako argazki guztiak inprimatu eta itsaso moduko bat osatu zuen, milaka argazki horiek gela batean jarriaz. Bere mezua argia zen: egun batean Internetan jartzen diren argazkien pilaketa erakustea, eta horrela bertako pribatutasunaren inguruan hausnarketa bat bultzatzea.
LA PROMESA DIGITAL
Ondoren, Bun Mediak ekoiztutako "La Promesa Digital" dokumentala ikusi genuen, non, Espainiako historia digitalaren berri ematen digun.
Bideoaren lehen eszenak 90eko hamarkadan kokatzen dira eta iraultza zibernetikoaz hitz egiten digu, eta horrekin batera errealitate alternatibo batez.
Iraultza zibernetikoak aldaketa ugari eragin zituen gizartean, eta jendearen ohiturak ere aldarazi zituen, informazioa bilatzerakoan adibidez jendeak ez zuen liburutegietara jotzen, teknologia berrietan beharrezko informazioa bilatzen baitzuen. Horrez gainera, gizartea askeagoa, garatuagoa eta demokratikoagoa bilakatuko zela uste zen, bereziki Internetagatik.
Laburbilduz, dokumental honetan Iraultza zibernetikoaz espero zenaz eta errealitatean gertatutakoaz hitz egiten da. Alde batetik, egia da teknologia berriak konplexuago eta garatuagoak diren neurrian, gizarte garatuago bat sortu dela; baina bestalde, hauen erabilerak ez du gizarte askeago bat ekarri, izan ere, gaur egun, inoiz baino kontrolatuagoak gaude, eta askok eta askok dudetan jartzen dute dugun pribatutasuna.
AMARA BERRI ESKOLA
Irailaren 23an Amando Paviaren bisita jaso genuen gurean, eta Amara Berri eskolako IKT sistemari buruz hitz egin digu.
Amara Berriko gelen antolaketa txokoka antolatzen da, eta norberak aukeratzen du zer egin eta zer landu. Gainera, ez dituzte testuliburuak erabiltzen, eta nahi dutenean joan daitezke pasiloko liburutegira.
Amara Berri sistemak bi helburu nagusi ditu:
- Egindako lanei zentzua eta erabilera bat ematea.
- IKT munduan sakontzea.
Eskola honetan garrantzi handia dute hedabideek, eta bigarren ziklokoak irratia erabiltzen duten neurrian, hirugarren ziklokoek prentsa, telebista eta txikiweb-ean ibiltzen dira. Bertan argitaratutako lan guztiak Amara Berri eskolako webgune ofizialean aurki dezakegu, ikasleen txokoan hain zuzen ere. Ikasleen txoko hori hemen ikus dezakezue.
Prentsa: egunkaria egunero publikatzen da lau ikasleren artean. Gainera, amaitzerakoan koloretako kopia bat ematen dute etxera. Bertan honako zati hauek agertzen dira: azala (aurkibidea eta egileak ageri dira), inkesta eta elkarrizketa, eguraldia, kontu kontari (1. zikloko lanak), gu ere idazle (2. zikloko lanak), lumaren klima (3. zikloko lanak), saski naski (lan mota ezberdinak) eta denborapasak.
Irratia: 107.2 FM-en emititzen da, eta auzoan da entzugarria. Hala ere, web orrian ere entzun eta irakurri daiteke. Bi ikasleren artean egiten da.
Telebista: Lau ikasleren artean egiten da, eta geletan zein web orrian ikusteko aukera dago. Saioen grabaketa eta edizioaz ikasleak arduratzen dira. Eguneroko albistegia (urtebetetzeen berri, galdutako objektuak...) ikasle guztiek ikusten dute. Horrez gainera, saio bereziak ere grabatzen dira: txisteak, dantzak, esperimentuak, festak...
Txikiweb-a: Bi ikasle arduratzen dira honetaz, eta bi eguneko lana egiten dute. Bertan, artisten gela, argazki bilduma, ABT telebista eta ABI irratia aurkitu ditzakegu. Txikiweb-a ikusteko hemen ikus dezakezue.
Nire lehen praktikaldia eskola honetan egingo dut, beraz esperientzia hau lehen pertsonan bizitzeko aukera izatea ohore bat dela deritzot, beste eskoletatik oso ezberdina den eskola bat baita Amara Berri. Beraz, lehen practicum-aren ostean ikusi eta ikasitakoarekin sarrera hau berritzeko hitza hartzen dut, eta eskola honetan bizitako esperientziaren berri emango dizuet.
Esan bezala, lehen Practicum-a Amara Berri eskolan burutu ditut, hain zuzen ere Morlans auzoan. Dakizunez, eskola hau oso berezia da, eta hori metodologiari dagokio. Hasiera batean, arraroa egiten zitzaidan txokoetan lan egin eta klaseen antolaketa bera, izan ere, nik eskola "tradizional" batean ikasi nuen, baina pixkanaka pixkanaka metodologia hobeto ulertzen joan nintzen.
- Ordenagailuak: hainbat irakasgaietan ordenagailu hauek erabiltzen dituzte beren ariketak burutzeko, matematikan, ingelesean, euskaran eta gazteleran esaterako.
- Irratia: ikasleek beren lanak amaitu ostean aurkezpen bat egin behar izaten dute gelako kideen aurrean, eta hori ondo atera ezkero, irakasleeak irratira joateko aukera ematen zien ikasleei. Beraz, Amara Berri eskolako irratian aho-korapiloak, asmakizunak, txisteak, elkarrizketak, aurkezpen ezberdinak... entzun daitezke.
- Telebista: irratian bezalaxe, haurrek egindako aurkezpenak grabatzen dira bertan (antzerkiak, aurkezpenak...). Horrez gainera, albistegia ere egiten dute, bertan, zikloka antolatzen dira, eta nire kasuan, 2.ziklokoek astearteetan edukitzen zuten ikasgai hau. Gela bakoitzeko 2 haur telebistara joaten dira, aurrez etxetik prestatu duten albiste bat kontatzera. Gainerako haurrak beren geletan egoten dira albistegia telebistaren bidez zuzenean ikusten, eta albiste bakoitzaren laburpentxoak idazten.
- Prentsa: nire zikloan hau ez zen hau lantzen, baina noiz behinka ikasleren baten lanen bat (ipuinak, asmakizunak...) publikatzen zen.
- Txikiweb-a: nire gelakoak ez dira inoiz txikiwebaren arduradunak izan, baina bertan beren lanak agertu izan dira, plastikakoak esaterako. Honen bitartez, gurasoek beren haurren lanak etxean ikusteko aukera dute.
Gaurkoan Iñaki Pagola izan dugu gurean. Bera Adunako Herri Eskolako IKT arduraduna, eta bere eskolako errealitatea kontatzera etorri zaigu.
Aduna 400 biztanleko Gipuzkoako herri txiki bat da, eta guztira 68 ikasle dituen eskola bat dago bertan. Ondorengoa da eskolako ikasleen banaketa:
- HH 2: 14 ikasle
- HH 3 - 4: 15 ikasle
- HH 5 - LH 1: 12 ikasle
- LH 2 - 3: 15 ikasle
- LH 4 - 5 - 6: 11 ikasle
Eskola txiki honetan ez dituzte testulibururik erabiltzen, proiektuen bidez lan egiten dute.
Bestalde, IKT-ak uneoro erabiltzen dituzte, eta beren proiektu horietan ezinbesteko tresneriatzat jotzen dute. Gainera, heldutasun eremuari (eskolaren digitalizazio maila) dagokionez hiru maila banatzen dira: Hasierako maila, maila ertaina eta maila aurreratua. Eta Adunako eskola hau maila aurreratuan aurkitzen da, izan ere ondorengo eskakizun hauek betetzen ditu:
- Pedagogikoa: ikasle - irakasleei dagokiena.
- Administratiboa: administrazioari dagokiona.
- Komunikazioa: gurasoei dagokiena.
Agenda digitala: Google Sites-ekin egina dago. Bertan, irakasleak zer egin eta egingo duen idazten dute. Gainera, kuaderno digitalean ikasle zerrenda, tutoretzak, ordutegiak eta bestelako informazioa dute eskuragai.
Ebaluazio jarraitua: Astero Driven astea nola joan den idazten dute.
Ikasleen ebaluazioa: Driven egiten dute hiru hilabetero.
Classroom: Hau ere Google App bat da, eta 4-5-6.mailan erabiltzen dute. Driveko artxiboak idatzi eta tutoreari bidaltzen dizkiote. Honek gaizki dagoena kolore ezberdinez markatu eta iruzkindu egiten du ikasleak zuzenketak egin dezan. Bertan, irakasleak soilik argitaratu dezake, ikasleek iruzkinak idatzi ditzakete bakarrik.
Calendar: irakasleen artean elkarbanatua dago, eta bertan ordutegiak, bilerak, orkezkapenak... idazten dituzte.
Drive: Dokumetu hau izugarri erabiltzen dute eskolan, bai haur zein irakasleek. Honen helburua, egindako lanak elkarbanatzea eta uneoro beren eskuragai edukitzea da.
Bloga: Egindako lanak elkarbanatzeko erabiltzen dute bloga. Egunkari modura funtzionatzen du, eta edonork ikusteko aukera du.
Duolingo: Aplikazio honek jolasen bitartez hizkuntzak ikasteko balio du, eta irakasleak ikasle bakoitzaren maila ikusteko aukera izango du.
Eskola Inter-eskolarra proiektuan, hau da, Aduna, Alkiza eta Berrobiko eskolek parte hartzen dutenean, oso baliagarri zaie beren lanak elkar erakusteko. Horrez gainera, azken programa honetan hiru eskolentzako Moodle plataforma batean ere lan egiten dute, bai ikasle zein irakasleek. Horrez gainera, blogak ere beren lanak elkarbanatzeko balio du.
Symbaloo: Interneteko laster-marken aplikazioa da.
Duolingo: Aplikazio honek jolasen bitartez hizkuntzak ikasteko balio du, eta irakasleak ikasle bakoitzaren maila ikusteko aukera izango du.
Eskola Inter-eskolarra proiektuan, hau da, Aduna, Alkiza eta Berrobiko eskolek parte hartzen dutenean, oso baliagarri zaie beren lanak elkar erakusteko. Horrez gainera, azken programa honetan hiru eskolentzako Moodle plataforma batean ere lan egiten dute, bai ikasle zein irakasleek. Horrez gainera, blogak ere beren lanak elkarbanatzeko balio du.
Symbaloo: Interneteko laster-marken aplikazioa da.
Bestalde, proiektuei dagokienez telebista bezalako proiektuak egiten dituzte, bertan IKT ezberdinen erabilera behar beharrezkoa da: mugikorrak (grabatzeko), tabletak, ordenagailuak, bideo muntaia...
Horrez gainera, adibidez matematika ikasteko, maketak, Scratchen eta legoen erabilera eta abar egiten dituzte, horrela ondo pasatuz ikasteko aukera dute.
Esan beharra dago, horrelako proiektuak egiteko irakasleen parte hartzea eta inplikazioa oso garrantzitsuak direla, eta irakasle gutxi direnez gogor egin behar dute lan.
Ondoren, gaurko hitzaldian oso interesgarria egin zaidan esaldi bat aipatuko dut: "Kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan egon behar dute eta horretan saiatzen ari gara, bestela ez goaz inora"
Iñaki Pagolak behin eta berriz aipatu duen bezala, gaur egun IKTak gure bizitzako zati garrantzitsu direnez, eguneratuak egon behar gara, eta horiek eskolara ekarri behar ditugu, eta haurretzat eskuragai egon behar dira.
Ondorengo linkean Adunako eskola txikiko web orria duzue ikusgai: http://www.adunalhi.hezkuntza.net/web/guest
Nire iritziz, eskola txikien funtzionamendua oso gauza berezia da. Irakasle eta ikasleek oso hurbileko harremana dute, eta talde txikiak direnez ikasgeletan ekintza ezberdin ugari egin daitezke. Horrez gainera, Adunako Herri eskolaren metodologia oso modernoa eta XXI. mendean eskola gehienetan eman beharko litzatekeena dela iruditzen zait, eta etengabeko prestakuntza eskatzen badu ere, haur zein irakasleentzako oso interesgarria dela uste dut.
Denbora librea askok eta askok teknologia berriekin lotzen badute ere, denbora tarte hau kirolari eskaintzeko aukera ere badugu. Argazki honetan, aire librean egiten den kirol bat praktikatzen ari diren gazteena da. Gure bizitzako ambitu ezberdinetan, eskolan ere bai, teknologia ezberdinak erabiltzen dira ekintza ugari egiteko, eta askotan aisialdirako ere hauetara jotzen dugu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da bizitza “off-line” batean ere ondo pasatzen jakitea, eta gure aisialdia kirolean eta kanpo ekintzetan finkatzea oso egokia litzateke. Honekin ez dut esan nahi teknologia berriak alde batera utzi behar ditugunik, baina inola ere ez diogu garrantzia kendu behar lagunartean egon eta kirola eginaz ondo pasatzeari.
Honakoan, familia bat mahai joku batean dabil, elkarrekin hitz egiten ari direla ematen du eta gaur egun horrelako gutxi ikus daitezkeela iruditzen zait, beti egoten baita mugikorren bate do beste mahai gainean eta norbait hari begira. Azken finean jarrera horiek ez dio familiaren komunikazioari onik egiten.
Argazki honetan haur talde bat dantzatzen ari dela ematen du. Esango nuke jaietan daudela eta oso ondo pasatzen ari direla teknologiarekin inungo loturarik izan gabe. Hau oso pozgarria iruditzen zait.
Argazki hau ere oso interesgarria iruditu zait, batez ere, galtzen ari den elementu bat agertzen delako, liburua. Ez gara kontziente baina, geroz eta aurreratugoak gaude teknologietan eta honek dakar gure egunerokotasunean zeuden elementu batzuk galtzen joatea, eta denborarekin ahaztu egingo ditugu tamalez.
Gainera, irakurtzea denontzako lagungarria den ariketa da eta oso entretenegarria, beraz, teknologiak alde batera utzi eta liburu bat hartu!
Argazkian ikus daitekeen moduan, umeak agertzen dira bizikletan ibiltzen, jolasean, ondo pasatzen. Gaur egun, 2 urteko ume batek hainbat tresna teknologiko erabiltzen ditu eta zaharragoak direnak, geroz eta gehiago.
Bestalde, nabaria da momentu horretan teknologiak ez zuela inolako zentzu zein beharrik guretzat. Momentu hau eta beste ugariren xarma familia giroan gauzak elkarbanatzeari dagokio, hots, momentu bakoitza naturaltasun osoz bizitzeari. Horrelako momentuak eta argazkiak ikustean konturatzen naiz teknologiak une hauetako asko jaten dituela eta denbora asko kentzen digutela maite ditugun pertsonekin egoteko.
Argazki hau konklusio bezala erabil daitekeela uste dugu, izan ere, familiakoekin eta gure inguruko beste pertsonekin gaudenean momentu on asko igaro daitezke eta sentimendu errealak transmititzen dira. Ondorioz, hobeto sentitzeko aukera bikaina da lagun artean jolastea, tresna teknologikorik erabili gabe.
Ondorengo linkean Adunako eskola txikiko web orria duzue ikusgai: http://www.adunalhi.hezkuntza.net/web/guest
Nire iritziz, eskola txikien funtzionamendua oso gauza berezia da. Irakasle eta ikasleek oso hurbileko harremana dute, eta talde txikiak direnez ikasgeletan ekintza ezberdin ugari egin daitezke. Horrez gainera, Adunako Herri eskolaren metodologia oso modernoa eta XXI. mendean eskola gehienetan eman beharko litzatekeena dela iruditzen zait, eta etengabeko prestakuntza eskatzen badu ere, haur zein irakasleentzako oso interesgarria dela uste dut.
ARGAZKI SEKUENTZIA
Honako lan honetan, bizitza digitala alde batera utzirik off-line munduan murgilduko gara, hots, inolako teknologia berririk erabili gabeko aldiak aztertuko ditugu.
Lan hau taldeka egin dugu, eta bertan Ane Iturbe, Naiara Kaperotxipi, Andrea Gómez, Uxue Larrea, Itxaso León eta nik (Shua Lasak) hartu dugu parte, eta argazki ezberdinak izango dituzue ikusgai.
KIROLA
KOMUNIKAZIOA
Honakoan, familia bat mahai joku batean dabil, elkarrekin hitz egiten ari direla ematen du eta gaur egun horrelako gutxi ikus daitezkeela iruditzen zait, beti egoten baita mugikorren bate do beste mahai gainean eta norbait hari begira. Azken finean jarrera horiek ez dio familiaren komunikazioari onik egiten.
OSPAKIZUNAK
Argazki honetan, haur talde bat urtebetetze bat ospatzen agertzen da. Horrelako ospakizunetan, lagun mina, lengusu eta familiarekin elkartzen gara gehienetan. Haurrek merienda goxo bat izan ondoren, parkean, kalean edota jolasten egoten dira, korrika eta saltoka, inolako kezkarik gabe. Umeak elkarren artean jolasten dutenean burua hortan jartzen dute, haien eginkizun bakarra izanda. Horregatik, haurrak parkean zein kalean jolasten egoteak onura asko ditu, erabat deskonektatzen dutelako. Modu honetan, teknologikoa den mundu honetaz ordu batzuez urruntzeko eta disfrutatzeko aukera paregabea da.
DENBORA PASA
Argazki honetan haur talde bat dantzatzen ari dela ematen du. Esango nuke jaietan daudela eta oso ondo pasatzen ari direla teknologiarekin inungo loturarik izan gabe. Hau oso pozgarria iruditzen zait.
LIBURUAK
Liburuak galtzen joateaz gain, irakutzeko ohitura jada zerbait bitxia bezala hartzen ari da, eta teknologien erabilera, aldiz, nabarmentzen ari den fenomenoa da eta hau gabe ezin garela bizi ematen du, honen beharra dugulako.
Gainera, irakurtzea denontzako lagungarria den ariketa da eta oso entretenegarria, beraz, teknologiak alde batera utzi eta liburu bat hartu!
INGURATZEN GAITUENA BALORATZEA
Argazki hau aukeratu dut, askotan ez garelako konturatzen zer inguratzen gaituen. Irudian haur batzuk ikusten ditugu botila batekin jolasten, askok pentsatuko dute: ume gaisuak ez dutelako baloi bat edo mugikorra. Baina ez dira pentsatzen jartzen ea ondo pasatzen ari diren edo pozik bizi diren dutenarekin.
Mugikorrak, mundu birtual batean isolatzen gaitu eta askatasunez bizitzen ez gaitu guztiz uzten, izan ere, beti gaude pentsatzen ea watsapa erantzun diguten edo facebokera ea zer argazki igo duten.
Ez gara kontziente gure inguruko gauza txikiez eta benetan balio dutenak; gure lagunak, familia, mendira joatea, kafe bat hartzea, paseatzea, hausnartzeko momentu bat izatea, eta buka ezina den zerrenda honen garrantziaz. Denbora aurrera joan ahala, nire kasuan geroz eta gehiago eskertzen dut egunean niretzako momentu bat hartzea, bai deskantsatzeko, hausnartzeko, ezertan pentsatzeko.. baina hau guztia noski teknologiarik gabe. Nire ustez, denok hartu beharko genukeen ohitura bat da, teknologiaren gehiegikeri honek leku guztietara jarraitzen gaituelako eta denok behar dugulako guretzako momentu bat.
JOLASAK
Argazki honetan ikus daitekeen bezala, haurrak jolasten ari direla ematen du. Pozgarria da ikustea ez daudela gailu teknologikoekin eta elkarrekin gozatzen ari direla.
IRRIBARRE EGIN
Egia da, gaur egungo gure gizarte honetan ez dakigula dibertitzen teknologia erabili gabe, askotan gainera teknologia erabiliz isolatuta amaitzen dugu. Irudi honetan ikus daiteke, tresna teknologikorik erabili gabe eta gainera, kirola eginez oso ondo pasa genezakeela eta nire ustez hori oso sanoa litzateke.
Amaitzeko, denok egin beharko genuke ahalegin txiki bat tresna hauek alde batera utzi eta beharrezkoak direnean bakarrik erabiltzera. Horrez gain, umeei irakatsi hainbat jolas egin daitezkeela makinatxoak erabili gabe eta komunikazioa berbala sustatu.
FAMILIA
Argazki honetan familia bat ageri da. Ikusten den moduan mozorrotuak ageri dira, iñauteriak baitira. Irudi honek alaitasuna transmititzen dit, mozorro huts batzuk zoriontasuna eskeintzen baitziguten.
Bestalde, nabaria da momentu horretan teknologiak ez zuela inolako zentzu zein beharrik guretzat. Momentu hau eta beste ugariren xarma familia giroan gauzak elkarbanatzeari dagokio, hots, momentu bakoitza naturaltasun osoz bizitzeari. Horrelako momentuak eta argazkiak ikustean konturatzen naiz teknologiak une hauetako asko jaten dituela eta denbora asko kentzen digutela maite ditugun pertsonekin egoteko.
KONKLUSIOA
Argazki hau konklusio bezala erabil daitekeela uste dugu, izan ere, familiakoekin eta gure inguruko beste pertsonekin gaudenean momentu on asko igaro daitezke eta sentimendu errealak transmititzen dira. Ondorioz, hobeto sentitzeko aukera bikaina da lagun artean jolastea, tresna teknologikorik erabili gabe.
Jarraian, argazki sekuentzia hau biltzen duen bideoa ikusteko aukera izango duzue. Gustatzea espero dugu!







iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina