Teknologia aurrera doan heinean, geu eta gizartea ere aurrerapausu horietara moldatzen ari gara.
Baina zer da konpetente izatea?
Konpetente izatea ona izatea baino gehiago da, ez da soilik gai izatea, besteei erakusten jakin behar da, esperientzia behar dugu, denbora behar dugu esperimentatzeko.
Zer da konpetente digitala izatea?
Arazoak konpontzeko informazioa bilatzea, informazio hori jakintza bilakatzea eta informazio hori gainontzekoei formatu ezberdinetan komunikatu eta zabaltzea da. Horrez gain, behar beharrezkoa da jarrera eta balore positiboak transmititzea.
Arazoak konpontzeko informazioa bilatzea, informazio hori jakintza bilakatzea eta informazio hori gainontzekoei formatu ezberdinetan komunikatu eta zabaltzea da. Horrez gain, behar beharrezkoa da jarrera eta balore positiboak transmititzea.
Nola erakutsi konpetentzia digitala?
Egindako aktibitateak erabiliz ikasteko aukera edukitzea, hau da, akzioaren bidez ikastea.
Metodologia didaktiko bat sortzea, non, ikaslea bere burua osatzen joango den.
Talde lana bultzatu, elkar lagundu dezaten.
Iturri, errekurtsu, material... ugari erabiltzea informazioa eskuratzeko.
Adibideak: gai ezberdinei dagozkien wikiak sortzea (hiztegia, lan taldearen proiektuei dagokiena...), ikasleen blogak sortzea (egunerokoak, albisteak, talde lanak... argitaratzeko), foroak edo beste ikasleekin komunikatzeko espazioak (debateak, beste eskolekin elkarlana egitea), bideoen publikazioa interneten, informazioaren bilaketa egokia egiten ikasi, WebQuest-ak eta altxorraren bila, teknologia berriaren erabilera (arbela digitala, bideokonferentziak, tutoretza elektronikoa, eLearning...).
Hala ere, hau egiteak ez gaitu zuzenean konpetente egingo. Asko landu beharko da, eta horrela, denborarekin ikasle konpetenteak bilakatuko dira.
KONPETENTZIA DIGITALA
Gaur egun, gizarte audiobisual batean bizi gara, eta jasotzen dugun informazio ugari mota honetakoa da. Hori dela eta, konpetentzia digitalak modu egoki eta arrazional batean erakutsi behar dira eskoletan, eta curriculumeko parte izan beharko lirateke. Horrela, eskolak hiritar digitalak izateko formatu behar gaitu.
Gure gizarte honetan, iturri ugaritatik jasotzen dugu informazioa, baina behar ez duguna baztertu eta behar dugunarekin soilik geratuz, informazioa jakintza bihurtzen ikasi behar dugu.
Gizartea etengabe aldatzen ari da, eta XXI. mendeko haurren etorkizuna ere aldaketa ugariz betea egongo da, eta gainera, geroz eta azkarrago gertatzen dira eraldaketa hauek. Hori dela eta, haurrak modu egokian formatu behar dira aldaketa hauetara moldatzeko.
Eskolez gainera, familiek ere garrantzi handiko papera daukate konpetentzia digitalei dagokienez, eta beren aldetik ere lana egin beharko dute etxean.
Konpetentzia Digitala derrigorrezko hezkuntzaren barruan dago eta beraz, LH eta DBH-ko curriculun guztiaz informatu behar du. Gainera, eskolak, bizitza guztian zehar ikasteko formatu behar ditu ikasleak.
Lehen aipatu duguna osatzeko, beste lau puntu ere sartuko ditugu konpetentzia digitalen arloan:
-Konpetentzia informazionala:
Informazioarekin lan egiteko gaitasun eta ezagutzen multzoa da, informazio arazo bati aurre egiteko, informaizo bilatzeko, kudeatzeko, analizatzeko, antolatzeko, ebaluatzeko...eta ondoren, informazio berria sortzeko eta zabaltzeko.
-Konpetentzia informatikoa edo teknologikoa:
Tresna teknologikoen erabilerararekin eralazioantzen da: ordenagailuak, kamarak, GPS, ebook, mobilak... Geroz eta dependenteagoak gara tresna horiekiko, eta denbora oso laburrean, tresna teknologiko berri ugariz inguratu gara. Horiek erabiltzen jakin behar dugu instrukzio liburua irakurri gabe, horiek erabiliz, modu arrazional batean.
Bestalde, atal honen barruan tresna horiek behar ditugun edo ez ebaluatzea zein interesgarria den komenatzten du, baita ez diogula tresna horiei erabilera guztia ateratzen iruditzen zaiola eta etengabe, modengatik, tresnak aldatzen joaten garela.
Bestalde, atal honen barruan tresna horiek behar ditugun edo ez ebaluatzea zein interesgarria den komenatzten du, baita ez diogula tresna horiei erabilera guztia ateratzen iruditzen zaiola eta etengabe, modengatik, tresnak aldatzen joaten garela.
-Alfabetizazio anitzak:
Ikus-entzunezko gizarte batean bizi gara, eta honek formakuntza bide izan beharko luke. Gainera, pertsonak bizitzan zehar jasotzen duten informazio guztia hizkuntza horien bidez jasotzen dute eta eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen ezta formatu soinu izkuntzan, komikiarenena, argazkigintzarenean, bideoarenean... Horrela, azken hauek, curriculumaren parte izan behar lukete.
-Konpetentzia kognitibo generikoa:
-Konpetentzia kognitibo generikoa:
Informazio asko dugu eta informazio iturri asko topatu ditzakegu, baina ba al dakigu kritikoak izaten edota informazioa aukeratzen? Hau da, ba al dakigu informazio hori ezagutzan bihurtzen? Gai hauekin lotzen da atal hau. Gainera, konpetentzia guztien parte da.
-Herritartasun digitala:
Errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntzan datza. Beraz, gure jarrera eta portaera eta lagunak ere, mundu errealea zein birtualean ematen dira. Hau dela eta, herritartasun digitalak herritarrei hezkuntza ematen die herritar libre eta kritiko izateko, baita jokaera egoki bat mundu digitalean eta sare sozialetan. Azken hauek ez dira herramientak edo errekurtsoak, lekuak baizik. Horrela, orain internetera igotako gure argazki bat seguruenik betirako geratuko da bertan eta adibidez, lana bilatzen ari garenean, enpresetakoak gure argazki horiekin topo egin dezakete.
Horrela, eskolak interesatu egin beharko luke biztanle digital onak formatzean. Baita gazteek legeria errespetatzea naiz eta batzuetan gehiegi ez gustatu, eta euren eskubideak ezagutzea eta horiek baliozkotzat ematea biztanle digital moduan.
Aipatutako lau elementuen inguruan, beste funtsezko elementuak daude; hala nola, estrategia didaktikoak, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak aipatutako konpetentziak lantzeko. Honekin lotuta, esan behar da, konpetentzia hauetatik bat bera ere ez dela aktibatzen aurrez finkatutako erantzunekin. Umeak nolakoa izango den ez dakigun mundu baterako prestatzen ari gara, etengabe aldatzen ari dena. Beraz, euren etorkizunean erantzunak bilatzera prestatu behar ditugu. Baina hau ezin da liburuen bidez ikasi, praktikaren bidez baizik. Horrela, oso zaila da gaur egungo curriculuma guztiz osatuta egotea.
Amaitzeko, azken zatian bi puntu inportante azaltzen dira: Irakaslearen konpetentzia eta ikaslearena bat datozela eta irakasleak ikaslearengan garatu behar dituela.
Amaitzeko, azken zatian bi puntu inportante azaltzen dira: Irakaslearen konpetentzia eta ikaslearena bat datozela eta irakasleak ikaslearengan garatu behar dituela.
ESKOLA 2.0
Bertan, irakasleek IKT-ko irakasle konpetente izateko zein konpetentzia dominatu behar dituzten aipatzen dira, hiru ardatzetan banatzen direnak:
1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa
2. Didaktika, pedagogia eta Curriculuma
3. Herritartasun digitala
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina