2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

GEOLOKALIZAZIOKO ETA / EDO GEOERREFERENTZIAZIOKO PROGRAMA EDO WEB-ZERBITZUA

Gaurkoan geolokalizazio gaia hartuaz, honi buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu. Ondorengo sarrera honetan, gehienok ezaguna dugun Google Maps-i buruz hitz egingo dizuet.

Lan hau taldean egin behar genuenez, nire blogean nik eginiko zatia izango duzue eskuragai, hau da, erabilerari dagokiona, baina aurrerago nire taldekideek eginikoa ikusteko link-ak ere jarriko ditut.

Zuen gustukoa izango dela espero dut!


GOOGLE MAPS-EN ERABILERA


  • Aplikazio honen bidez trafikoa ekidin dezakegu, denbora errealean gertatzen dena jakinez eta, eta horrela une zehatz bakoitzean hobekien datorkigun bidea hartuaz.

  • GPS bezala erabil dezakegu, eta horrela bide ezezagunetan ez gara galduko. Gainera, bidearen egoera dela eta, leku batetik edo bestetik joatea gomendatuko digu.

  • Beste erabiltzaileen iritziak jakin, eta zureak elkarbanatzeko aukera ematen du.

  • Behar ditugun zerbitzuen bilaketa egin dezakegu: jatetxeak, hotelak, dendak…

  • Munduko edozein hiri ezagutu dezakegu, eta horrez gainera bertako leku ezagunenak bisitatzeko aukera ematen du.

  • Mapa pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du.

  • Etxerako bidea eta beste hainbat bide gordetzeko aukera ematen digu.

Bestalde, bitxia iruditu zaigu Google Maps-en erabilera Unibertsora ere zabaldu dela, eta Google Moon eta Google Mars ere sortu dituzte, hauen bitartez Ilargia eta Marte aztertzeko aukera izango genuke.


Google Moon



Google Mars





Mapak betidanik karretera eta bideekin lotu izan baditugu ere, Google-ek Body Browser delakoa ere sortu du. Honen bitartez gizakia barnealdetik aztertu dezakegu: giharrak, hezurrak…




Lanaren beste zatiak ikusteko bertan dituzue nire taldekideen blogetako sarrrerak:

- Sarrera
Zer da geolokalizazioa eta georreferentziazioa? Zertarako?
Merkatuan dauden aplikazioak
- Zer aukeratu dugu? Zergatik? Nola erabili?
Google Mapsen ezaugarriak

Ondoren, praktikaldia nola burutuko dugun azalduko dizuegu:

Hasteko, esan beharra dago, ariketa honen bidez, ikasleek munduko mapan zehar itsasontzi eta hegazkin handienak aurkitu behar dituztela. Honen helburua, bilatu beharreko hauek munduko herrialde nagusienekin lotzea da, hau da, aireportu eta portu nagusienak non dauden jakitea. Horrela, munduko herrialde ezberdinen ezagutza garatuz.

Lehenik eta behin azalpen bat emango dugu distantzien neurketari buruz. Horretarako, azalpenak emango ditugu erabiliko dugun aplikazioaren inguruan. Ondoren, arikietari zentzua hartzeko lehiaketa moduko bat egingo dugu, denbora mugatu bat jarrita ahalik eta hegazkin eta itsasontzi handienak aurkitu behar dituzte.

Ariketa gauzatzeko denbora 10 minutu ingurukoa izango da. Taldearen antolakuntzari dagokionez, gelaren arabera banaka edo binaka jarriko ditugu ikasleak. Aukeratutako hegazkin eta itsasontzi handienak, pantaila kaptura baten bidez “paint”-en  jarriko ditu ikasleak, amaieran ikusteko nork aurkitu dituen handienak.

Jarraian, klaseko azken bost minutuak ariketari buruz hitz egiteko erabiliko da. Sortu zaizkien kezkak azaltzeko, zer iruditu zaien partekatzeko eta ariketa honetatik ateratako ondorioez hitz egiteko.

Dakizuenez, orain dela gutxi atentatu bat egon da Parisen. Hala ere ez da gertakizun hau gertatu den munduko puntu bakarra, nahiz eta telebistan behar bezalako garrantzia ez eman, Nigeria, Argelia, Libia, Siria, Irak, Afganistan... bezalako herrialdeetan jendea hiltzen da egunero gertakizun hauek direla eta. Horregatik, azken denbora honetan errefuxiatu asko ari dira etortzen Europara. Hau salatzeko, gure ariketa herrialde hauetan zentratuko da, hau da, gatazkak dauden herrialdeetan. Zonalde hau aukeratu dugu ez delako oso ezaguna gure artean eta interesgarria iruditzen zaigu honi buruz lana egitea.

Azkenik, ebaluaketa irizpide modura Google Maps-en erabilera zein den ulertzea eta praktikan jartzeko gai izatea hartzen ditugu kontuan. Baina esan beharra dugu ariketa hau jolas moduan hartzeko diseinatu dugula. 

Ondorengo bideoan, distantziak neurtzeari buruzko tutorial labur bat zintzilikatzen dizuegu:

2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

KONPETENTZIA DIGITALA

Teknologia aurrera doan heinean, geu eta gizartea ere aurrerapausu horietara moldatzen ari gara.

Baina zer da konpetente izatea?

Konpetente izatea ona izatea baino gehiago da, ez da soilik gai izatea, besteei erakusten jakin behar da, esperientzia behar dugu, denbora behar dugu esperimentatzeko.

Zer da konpetente digitala izatea? 

Arazoak konpontzeko informazioa bilatzea, informazio hori jakintza bilakatzea eta informazio hori gainontzekoei formatu ezberdinetan komunikatu eta zabaltzea da. Horrez gain, behar beharrezkoa da jarrera eta balore positiboak transmititzea.


Nola erakutsi konpetentzia digitala?

Egindako aktibitateak erabiliz ikasteko aukera edukitzea, hau da, akzioaren bidez ikastea.
Metodologia didaktiko bat sortzea, non, ikaslea bere burua osatzen joango den.
Talde lana bultzatu, elkar lagundu dezaten.
Iturri, errekurtsu, material... ugari erabiltzea informazioa eskuratzeko.

Adibideak: gai ezberdinei dagozkien wikiak sortzea (hiztegia, lan taldearen proiektuei dagokiena...), ikasleen blogak sortzea (egunerokoak, albisteak, talde lanak... argitaratzeko), foroak edo beste ikasleekin komunikatzeko espazioak (debateak, beste eskolekin elkarlana egitea), bideoen publikazioa interneten, informazioaren bilaketa egokia egiten ikasi, WebQuest-ak eta altxorraren bila, teknologia berriaren erabilera (arbela digitala, bideokonferentziak, tutoretza elektronikoa, eLearning...).

Hala ere, hau egiteak ez gaitu zuzenean konpetente egingo. Asko landu beharko da, eta horrela, denborarekin ikasle konpetenteak bilakatuko dira.






KONPETENTZIA DIGITALA

Gaur egun, gizarte audiobisual batean bizi gara, eta jasotzen dugun informazio ugari mota honetakoa da. Hori dela eta, konpetentzia digitalak modu egoki eta arrazional batean erakutsi behar dira eskoletan, eta curriculumeko parte izan beharko lirateke. Horrela, eskolak hiritar digitalak izateko formatu behar gaitu.

Gure gizarte honetan, iturri ugaritatik jasotzen dugu informazioa, baina behar ez duguna baztertu eta behar dugunarekin soilik geratuz, informazioa jakintza bihurtzen ikasi behar dugu.

Gizartea etengabe aldatzen ari da, eta XXI. mendeko haurren etorkizuna ere aldaketa ugariz betea egongo da, eta gainera, geroz eta azkarrago gertatzen dira eraldaketa hauek. Hori dela eta, haurrak modu egokian formatu behar dira aldaketa hauetara moldatzeko.

Eskolez gainera, familiek ere garrantzi handiko papera daukate konpetentzia digitalei dagokienez, eta beren aldetik ere lana egin beharko dute etxean.




Konpetentzia Digitala derrigorrezko hezkuntzaren  barruan dago eta beraz, LH eta DBH-ko curriculun guztiaz informatu behar du. Gainera, eskolak, bizitza guztian zehar ikasteko formatu behar ditu ikasleak.

Lehen aipatu duguna osatzeko, beste lau puntu ere sartuko ditugu konpetentzia digitalen arloan:
 -Konpetentzia informazionala:
Informazioarekin lan egiteko gaitasun eta  ezagutzen multzoa da, informazio arazo bati aurre egiteko, informaizo bilatzeko, kudeatzeko, analizatzeko, antolatzeko, ebaluatzeko...eta ondoren, informazio berria sortzeko eta zabaltzeko. 

-Konpetentzia informatikoa edo teknologikoa:
Tresna teknologikoen erabilerararekin eralazioantzen da: ordenagailuak, kamarak, GPS, ebook, mobilak... Geroz eta dependenteagoak gara tresna horiekiko, eta denbora oso laburrean, tresna teknologiko berri ugariz inguratu gara. Horiek erabiltzen jakin behar dugu instrukzio liburua irakurri gabe, horiek erabiliz,  modu arrazional batean.

Bestalde, atal honen barruan tresna horiek behar ditugun edo ez ebaluatzea zein interesgarria den komenatzten du, baita ez diogula tresna horiei erabilera guztia ateratzen  iruditzen zaiola eta etengabe, modengatik, tresnak aldatzen joaten garela.

 -Alfabetizazio anitzak: 
Ikus-entzunezko gizarte batean bizi gara, eta honek formakuntza bide izan beharko luke. Gainera, pertsonak bizitzan zehar jasotzen duten informazio guztia hizkuntza horien bidez jasotzen dute eta eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen ezta formatu soinu izkuntzan, komikiarenena, argazkigintzarenean, bideoarenean... Horrela, azken hauek, curriculumaren parte izan behar lukete.

 -Konpetentzia kognitibo generikoa: 
Informazio asko dugu eta informazio iturri asko topatu ditzakegu, baina ba al dakigu kritikoak izaten edota informazioa aukeratzen?  Hau da, ba al dakigu informazio hori ezagutzan bihurtzen?  Gai hauekin lotzen da atal hau. Gainera, konpetentzia guztien parte da.

 -Herritartasun digitala:
Errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntzan datza. Beraz, gure jarrera eta portaera eta lagunak ere, mundu errealea zein birtualean ematen dira. Hau dela eta, herritartasun digitalak herritarrei hezkuntza ematen die herritar libre eta kritiko izateko, baita jokaera egoki bat mundu digitalean eta sare sozialetan. Azken hauek ez dira herramientak edo errekurtsoak, lekuak baizik. Horrela, orain internetera igotako gure argazki bat seguruenik betirako geratuko da bertan eta adibidez, lana bilatzen ari garenean, enpresetakoak gure argazki horiekin topo egin dezakete.

Horrela, eskolak interesatu egin beharko luke biztanle digital onak formatzean. Baita gazteek legeria errespetatzea naiz eta batzuetan gehiegi ez gustatu, eta euren eskubideak ezagutzea eta horiek baliozkotzat ematea biztanle digital moduan.
Aipatutako lau elementuen inguruan, beste funtsezko elementuak daude; hala nola, estrategia didaktikoak, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak aipatutako konpetentziak lantzeko. Honekin lotuta, esan behar da, konpetentzia hauetatik bat bera ere ez dela aktibatzen aurrez finkatutako erantzunekin. Umeak nolakoa izango den ez dakigun mundu baterako prestatzen ari gara, etengabe aldatzen ari dena. Beraz, euren etorkizunean erantzunak bilatzera prestatu behar ditugu. Baina hau ezin da liburuen bidez ikasi, praktikaren bidez baizik. Horrela, oso zaila da gaur egungo curriculuma guztiz osatuta egotea.

Amaitzeko, azken zatian bi puntu inportante azaltzen dira: Irakaslearen konpetentzia eta ikaslearena bat datozela eta  irakasleak ikaslearengan garatu behar dituela.


ESKOLA 2.0
Bertan, irakasleek IKT-ko irakasle konpetente izateko zein konpetentzia dominatu behar dituzten aipatzen dira, hiru ardatzetan banatzen direnak: 

1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa
2. Didaktika, pedagogia eta Curriculuma
3. Herritartasun digitala

GELAKO IRUZKINAK (TEKNOGRAFIA)


Sare sozialak geroz eta erabiliagoak dira gaur egun. Pertsona ugarik beren bizitza pertsonala Facebook eta horrelako sare sozialetan publikatzen dute, baina askotan, bertan ikusitakoa gezurra izan daiteke, itxurakeria hutsa, eta egindakoa guretzat egin beharrean, besteentzat egiten dugu.


Sare sozialen eskutik bi bizitza edukitzeko aukera izan dezakegu, birtuala eta erreala. Baina non dago bi hauen arteko muga? Eta muga pasa ezkero zer? Zer arrisku izan dezake gezurretazko identitate sozial batek?



Ikusitako bideoak:


Generoa al dute teknologia berriek?
Gaur egun, geroz eta gehiago ikusten ditugu koloreagatik ezberdindutako aparatu teknologikoak. Horrez gainera, badira neska eta mutilentzako diren jolasak.
Baina, nork jartzen dio generoa teknologiari? Zertarako ezberdindu behar dira neska eta mutilentzako aparatuak? Zergatik izan behar dira ezberdinak beren bideojokuak?


2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

TEKNOGRAFIA

GALDERAK

1. Zein izan da gure esperientzia eta ibilbidea IKTekin?

Txikitatik izan dut IKTekin kontaktua, esaterako ordenagailua betidanik izan dut etxean, baina Paint eta horrelako programekin jolasteko, ordenagailuko jolasetara ibiltzeko eta gutxi gehiagorako erabiltzen nuen. 


Nire lehen aparatu teknologikoa Agenda elektronikoa izan zen, eta 8 urte inguru edukiko nituen oparitu zidatenean.


Aurrerago, Nintendo DS bat oparitu zidaten, eta 9 urte inguru izango nituen erosi zidatean. Discman-a ere adin bertsuarekin erabiltzen nuen.

10 urte inguru nituenean, ordenagailuan ibiltzen ikasi nuen, hau da, programa ezberdinak erabiltzen, Interneten nabigatzen...

11 urte ingururekin Tamagotchi-a erabiltzen nuen, eta mp3-a ere adin horrekin hasi nintzen erabiltzen.

12 urterekin lehen ordenagailu portatila oparitu zidaten, eta ordurako dezente kontrolatzen nuen teknologia berrien mundua, horrez gainera, sare sozialetan ibiltzen hasia nintzen.

Lehen mugikorra 12-13 urterekin eduki nuen, eta urte berean Wii-a erosi zidaten.

Gaur egun, ebook-a eta tablet-a ere erabiltzen ditut.


2. Gaur egun, zer dakizu egiten tresna teknologikoekin?

Gaur egun teknologia berrien mundua nire bizitzaren parte dela esan dezaket, izan ere, mugikorra, ordenagailua, tableta... egunerokotasunean erabiltzen ditut.

Hala ere, aparatu hauen erabilerari dagokionez ez dut gaitasun handirik, baina mundu honetan murgiltzea gustatzen zait, eta ateratzen diren aparatu teknologiko berrietan interesa erakusten dut. 

3. Benetan pentsatzen dugu ea prest gauden etorkizuneko irakasle konpetente bat izateko maila digitalean?

Gaur egun, haurrak geroz eta lehenago hasten dira teknologia berrien munduko partehartzaile izaten, eta beren eguneroko bizitzan izugarri erabiltzen dituzte. 

Esan dezakegu haur askok duten maila helduenaren berdina edota oso antzekoa dela, beraz, irakasleak prestakuntza bat jaso edo beren gisa formatu beharko liratekeela iruditzen zait, horrela, eskoletan maila ina erakutsi ahalko dute.



Ondorioak
Burura etortzen zaidan lehen gauza, teknologia berrien erabileraren aldaketa da. Haurrek txiki txikitatik erabiltzen dituzte aparatu hauek, eta gaur egun edozer gauzatarako erabiltzen dituzte.

Bestalde, teknologia berriek dituzten arriskuak direla eta, behar beharrezkoa ikusten dut erabilera egokia eskolan bultzatzea.

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

AURKEZPENA

Kaixo! 

Ongi etorri irakaskuntzako nire blog berrira. Bertan Informazio eta Komunikazio teknologiak Lehen Hezkuntzan ikasgaian eginiko hainbat jarduera izango dituzue eskuragai.

Zuen gustukoa izango dela espero dut ;)