Jeremy Bentham Londresen jaio zen. Filosofo, jurista eta erreformatzailea izan zen, utilitarismoaren sortzailea eta ongizatearen defendatzaile sutsua bezala da ezaguna.
Presoei dagokionez, bere ustez, birgizarteratzeko metodo eraginkorrena errepresioa eta kontrol zorrotza ziren. Horrela, Panoptikoa izeneko espetxe perfektu bat sortu zuen.
Eraikinak zirkulu forma zuen eta erdian dorre bat zuen, bertatik inguruko ziega guztiak kontrolatze zirelarik. Honez gain, ziega bakoitzera argitasun handia sartzeko leihoak zeuden, horrela, dorrean zegoen zaindariak hobeto ikusteko presoa zer egiten ari zen, baina nahiz eta argitasuna izan, presoak ez zuen ikusten dorrean gertatzen ari zena.

Espetxe hauek lotura estua dute Internetarekin, izan ere, gure datuak horrela kontrolatzen baitira interneten. Interneten nabigatzerakoan, erosketak egtitean, sare sozialetan kontu bat zabaltzea... egitean gure datuak ematen ditugu eta hauek interneten geratzen dira betirako eta guk uste aldean jende askorentzat daude erabilgarri datu hauek eta gauza askotarako erabiltzen dituzte, honekin datu horiengan erabateko kontrola lortuz.
1. GOGOETA
Interneten jende asko daukagu zelatan, baina zeintzuk ote dira? Nola sentitzen gara? Jarraian, gelan adostutako zelatariak aipatuko ditut:
NORK?
|
NOLA?
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
Whatsapp
|
Konexioaren azterketa
|
Google
|
Datu pertsonalak
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Facebook
|
Datuak, noiz konektatu
|
Wifi
| |
Webcam (drone)
|
Sartu daitezke
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa, erabilerak
|
GPS mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Banketetxeak/kreditu txartelak
|
Datuen kontrola
|
¿POR QUÉ ME VIGILAN SI NO SOY NADIE?
Ondoren, honako bideo hau ikusi dugu:
Dakigun bezala, mugikorrekin, ordenagailuekin edo kamarekin uneoro ikus gaitzazkete. Marta Peiranok bideo honetan esaten duenez, oso garrantzitsua da gure anonimotasuna zaintzea eta babestea.
Bideoan dioen bezala, hiru akats nagusi betetzen ditugu:
- Egunero sortzen dugun informazio edo datuak gutxieztea.
- Datu horien balorea arbuiatzea.
- Arazo nagusia NSA segurtasun agentzia dela pentsatzea.
Azken hauek hainbat modutan espiatzen gaituzte baina ez dute tresneria askoren beharrik, etxe gardenetan bizi gara eta.
Adibide gisara, Malte Spriten kasua azaltzen du: 2009 urtean, gizon honek bere telefono konpainiari jasota zituzten bere datu guztiak bidaltzeko eskatu zion, baina konpainiak esan zion ezin zizkiola eman. Baina modu judizial batetik joanda konpainiak CD bat ematea lortzen du. Bertan, 6 hilabetetako informazioa zegoen eta 30.832 linea zituen excel bat zuen.
2008. urteko udan honako hau zioen lege bat atera zen: 10.000 bezero baino gehiagoko konpainiek heuren bezeroen datuak 6 hilabetetik 2 urtera jaso behar zituzten, beraz, Malteri datu gehiago zor zizkioten.
Malteren kasuarekin jarraituz, CDa datuak bisualizatzeko agentzia batera bidali zuen eta bertan, bere sare sozialetako hainbat konturekin batera, Malten mapa moduko bat sortu zuten, eguneroko handi baten antzerakoa, izan ere, mapa honetan Malteri buruzko dena agertzen zen: noiz hartzen duen trena, noiz jaten duen, nork bidaltzen dizkion mezuak...
Guzti honen arrazoia Malteren mugikorra da, minutu gutxiro gertuko antena batera konektatzen da eta mezurik edo korreorik duen galdetzen du. Beraz, Malte nun dagoen jakiten dute antena horien bidez. Baina hau Malteru bezala, guri ere gertatzen zaigu.
Beste adibide moduan 15-M-ko manifestazio baten argazki bat jartzen du. Kalean mugikor asko daude eta hauei esker bertako pertsonei buruzko hainbat informazio atera daiteke.
Hala ere, ez dugu berdin jokatzen zelatan daudela jakitean. Horregatik, Jeremy Bentham-ek zioen bezala, herri bat kontrolatzeko metodorik eragingorrena, herriak ez jakitea da.
Baina orainarte mugikorrak bakarrik aipatu ditugu, ordenagailuak, kamerak, radarrak, txarteletako txipak eta abar ere badaude, eta hauek momentuoro zelatatzen gaituzte.
Bideoaren amaieran Martak dio etxeetan kortinak jarri behar ditugula, ez dugula itxaron behar beste norbaitek jartzeko.
GOGOETA 2:
Lehenengo gogotean, zelatatzaileak zeintzuk diren identifikatu ditugu eta horiek nola zelatatzen gaituzten, baina guk zer egin dezakegu hori ekiditeko? Hau da, horiek erabiltzeko baina zelatatuak izan gabe?
LAS REDES Y LOS DATOS: UNA PERSPECTIVA CRÍTICA
Bideo hau ere ikusi dugu. Bertan azaltzen dena jarraian irakurri dezakezue.
Sare sozial bat erabiltzen hasi aurretik, ez dugu pentsatzen zein den bere ideologia, zer egingo duten gure datuekin... Azken batean, sare sozial bakoitzak bere ideologia propioa du bata bestetik itxura, helburuak eta abar aldatu egiten baitira. Hau guztia gehiago sakontzeko sare sozial batzuk aztertuko ditugu:
Munduko pertsona gehien biltzen dituen sare sozialada. 900 milio erabiltzaile aktibo ditu eta horietatik 20 milio Espainiakoak dira. Ideia zehatz batzuk dituzten pertsonak daude bertan hauek zabaltzeko.
Facebookeko biografia batean sartuz ikusi daiteke bertan argazkiak daudela, pertsonalizatu egin daitekeela, gure datuak jarri ditzakegula...publizitatea ere agertzen da. Ezaugarri hauekin esan daiteke Facebooken helburua ez dela komunikazioa garatzea, baizik eta bakoitza azaltzea. Izan ere, interakzioek pantailaren zati txiki bat hartzen dute (eskubiko zutabea). Beste guztia azaltzekoa da. Beraz, erdian produktua dago eta bere inguruan produktuaren ezaugarriak.
Baina zergatik esaten dugu produktua? Zer saltzen du Facebookek? Azken batean Facebook negozioa egiten ari da gurekin, gu saltzen gaitu. Beraz, gu gara produktua, eta gurekin batera gure datuak, argazkiak, lagunak...
Interatzeko, testuak edo ikusentzunezkoak erabiltzen dira . Baina ez libreki, mugatua da, izan ere eduki asko eta asko zentsuratuak izaten dira. Hori bai, eduki, datu, argazki... guzti horiek jaso egiten dituzte.
Informaziorako sarbidea ez da librea, izan ere, algoritmo sekretu bat dago, gure interesen arabera edukiak aukeratzen dituena. Pribatasunaren kontua ere gezurra da, gure edukiak 3. agente komertzial edo politikoei saltzen baitizkiete.
Bestalde, negozioa publizitatearen bidez egiten da, baina baita, lehen aipatu bezala, gure datuen salmentekin ere. Azken batean, jabeak enpresa multinazional pribatuak dira.
Mark Zuckerbeg-en esanetan, "zure jardinean urtxintxa bat hilda agertzea, gaur egun, Afrikan hiltzen ari diren pertsonak baino esanguratsuagoa da". Adibidez, atzoko juergako argazki bat igota, like gehiago izango ditu, askotan konpartitua izango da... eta horrela publizitate gehiago sortuko du, arazo triste batek baino.
- Filtrodun burbujak
Lehen denok internet berean sartzen ginen. Bilaketa bat egin eta denoi web gune berdinak agertzen zitzaizkigun baina orain ez da horrela. Bakoitzak internet pertsonal batera du sarbidea, hau da, bakoitzari Googlek informazio bat ematen die. Adibidez, ohitura badugu Intereconomia, La Razon... bezalakoak bisitatzeko, bilaketa bat egitean Googlek lehenik eta behin horiek azalduko dizkigu bidea errazteko. Horrela aislatu egiten gara, burbuja batean gure burua ezkutatuz.
Facebooken oso itxura ezberdina du, beraz ideologia ere aldatu egiten da. Twiterri erabiltzailea gutxi inporta zaio bere datu gutxi bistaratzen dira eta. Twiterrek garrantzia ematen diona da erabiltzaileek zer esaten duten. Beraz, edukietan oinarritutako interakzioak bilatzen ditu.
- Wikipedia
Ematen ez duen arren, sare soziala da. Erabiltzaile asko ditu bakoitza bere perfilarekin, argazkiekin... Bere helburua ezagutza sortzea da eta ezagutza hori denen eskutan jartzea dohan. Beraz, beste ideologia bat du. Gainera, ez du publizitaterik eta software librea da.
Baina arazoak ere baditu: bertan jartzen duen dena ez da egia, gehiengoak pentsatzen duena idazten da bertan baina askotan hori ez da egokiena eta zuzenena izaten. Gainera, hizkuntza batetik bestera eduki konkretau bat asko aldatu daiteke,bakoitzak bere kultura eta ikuspuntuak baititu.
Baina azpimarratu behar dena honako hau da: ez gaituzte saltzen.
- Espora
Facebooken antzekoa zen sare soziala zen baina dohakoa, software librea, iragarki gabea, gobernuen margenekoa... Baina behin bere diseinatzailea hilda agertu zen, bere buruaz beste egin baitzuen eta sare sozial hau bertan behera geratu zen.
- RSS
Aurreko kasuarekin lotuta, Aaron Swartz aipatu behar da, 15 urterekin RSS asmatu zuen. Baina honek ere bere buruaz beste egin zuen eta sare sozial hau ere bertan behera geratu zen.
- Richard Stallman
Software librearen asmatzailea da: Linux, Android... Bere ustez, Facebook ez da zure laguna, etengabe bigilatzen ari den motorea da.
- Julian Assange
Bere esanetan, Facebook, Google eta Yahoo, Ipar Amerikako ezagutzaren zerbitzuetarako etengabe zelatan ari diren makinak dira.
Azken batean esan nahi dena da, borroka politiko bat egin behar dela, software librearen alde. Baita hezkuntza kritiko bat aurrera eraman, defentsa teknikoak irakasten dituena.
Jarraian, bideoan aipatzen diren eta edonork erabili ditzakegun tresnak azalduko ditut eta hauei esker interneten nabigatzean babestuago egongo gara:
- AdBlock
Nagigatzailean estensio moduan instalatzen den software libre eta dohakoa da, minutu batean instalatzen dena. Honek web guneetako publizitatearen %99a ezabatu egiten du, gure bistatik kenduz.
- Ghostery
Cookie espiak detektatzen ditu eta ez die instalatzen uzten izan ere, interneten dugun jokaera ikusi dezakete eta hirugarren pertsona batzuei saltzen die datu hori. Beraz, azken hau egitea blokeatzen du. Esan beharra dago, erabiltzen ditugun web-etan, %90ean, cookie hauek daudela. Beraz, oso erabilgarria da.
- Open Source Plataforma: Gephi
Gephi, plataforma interaktibo bat da, edozein motako sare edo sistema konplexuak irudikatzeko eta aztertzeko, grafiko dimaniko eta jerarkikoen bitartez. Horrela, Gephiren bidez mapa bat sortu daiteke gure sare soziala aztertzeko.
AZKEN GOGOETA
Guzti honetaz hitz egin ondoren esan behar dut saio honekin beldurra sartu zaidala. Izan ere, saio honen bidez konturatu naiz oso kontrolatuta gaudela. Nola behin web orri batean gure datuak sartuta bertan geratzen diren, eta horren bidez nola kontrolatzen gaituzten. Baita gure datuak alde batetik bestera mugitzen direla. Hau da, etengabe kontrolatuak gaudela, bai kameren bitartez, mugikorrak, ordenagailuak, txartelak... Beraz, hemendik aurrera interneten zerbait egiterako orduan bi aldiz pentsatuko dut.
Baina hori bai, etorkizunean irakasle izatean, guzti honi buruz gogoeta egitera bideratuko ditut, konturartzeko zein arriskutsua den gure datuak interneten sartzea eta ikusteko zein kontrolatuak bizi garen nahiz eta guk ez uste horrenbestekoa denik. Hau egiteko, aurretik aipatutako bideoak gomendagarriak iruditu zaizkit, baina ordurako ere gehiago jarriko dituzte sarean.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina