2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

E-PORTAFOLIOA

Hasteko, ikasturtean zehar emandako arloei buruz hitz egingo dizuet, eta ondoren, emandako gaiak sakonago aztertzeari ekingo diot, horien laburpentxo bat eskainiz.

1. Lehen egunean, norberak bere blog pertsonala ireki genuen, eta bakoitzak lehen sarreratxoa idatzi genuen ongi etorria emanez. Ni bezala, beste askorentzat ere lehen aldia zen mundu honetan sartzen ginena, beraz, bloga txukun jarri, apaindu, eta oinarrizko eginbeharrak nola egiten ziren ikasten egon ginen.


2. Bigarren egunean, TEKNOGRAFIA atalarekin hasi ginen. Irakasleak esan zigun, hurrengo asteetan gai honetan zentratuta ibiliko ginela, beraz, honi hasiera emateko, teknografien definizioa argi utzi, eta lanari ekin genion.


Resultado de imagen de TEKNOGRAFIATeknografia, baliabide teknologikoak erabilita  bakoitzaren biografia egitea da.
Arlo hau lantzen hasi ginenean, egin genuen lehen gauza norberak bere teknografia idatzi, eta bideo-muntaia bat egitea izan zen. Bertan, bakoitzak bere bizitzan zehar aparatu teknologikoekin izandako esperientziaren berri eman genuen.
Ondoren, gai honetan gehiago sakontzeari ekin genien, eta galdera berriak planteatu ziren ikasgelan: tresna teknologikoekin zer dakigun egiten, gure burua etorkizunerako prest ikusten dugun... gaiak atera ziren besteak beste.
Landutako gaiak zirela eta, galdera eta kezka ugari etorri zitzaizkidan burura, horien artean aipagarrienetakoa teknologia berrien erabileraren aldaketa da. Haurrek txiki txikitatik erabiltzen dituzte aparatu hauek, eta gaur egun edozer gauzatarako erabiltzen dituzte. Bestalde, teknologia berriek dituzten arriskuak direla eta, behar beharrezkoa ikusten dut erabilera egokia eskolan bultzatzea.

Hona hemen, atal honi dagokion nire blogeko sarrera.



3. Ondoren, bideo ezberdinak ikusten aritu ginen "What´s on your mind?" eta "Avoidance" izenekoak. Horiek ikusi eta gero, eztabaida politak sortu ziren gelan, eta bideoetan agertzen ziren gaiak landu genituen horrela: sare sozialetan sortu daitezkeen bizitza birtualak, dependentzia eta adikzioak, horiek sortutako isolamenduak... 


4. Irakasleak gure bideoak ikusi zituela esan zigun, eta orduan ondorio ezberdinak atera genituen guztion artean: 

  • Alderdi fisikoen galera
  • Umeek tresna teknologikoak txikitatik maneiatzeko gai izatea ez da biologikoa
  • Teknologia eta generoa
  • Aparatu teknologikoen arriskuak

5. SAIO TEORIKOAK. Bertan, eskoletan IKTa lantzeko modu ezberdinei buruzko saioak eskaintzen dira.

Lehen saio horretan, "Big Bang Data" proiektuaren inguruan hitz egin genuen. Bertan, egunero sortzen ditugun datuen masiboen inguruan egin genuen hizketaldia.
Ondoren, "La promesa digital" dokumentala ikusi genuen, eta Espainiako historia digitalaren inguruan hitz egiten zuen.
Bi bideo hauek kontuan izanik, taldeka bideo bat osatu behar izan genuen, non, konektatu gabeko bizitzaren inguruan informatu behar genuen, hau da, bizitza offline-az. 

Bigarren saio teorikoan, Amara Berri eskolako Amando Pavia izan genuen geurean. Berak, eskola honetako ikt-en berri emateaz gainera, hauen funtzionamenduaz ere hitz egin zigun. Nik, praktikaldia eskola honetan burutu nuenez, nire blogeko saio teorikoen atalean, honen inguruko gogoetatxoa ere idatzi nuen.

Hirugarren saio teorikoan Adunako herri eskola-ko ikt-en arduradunaren bisita jaso genuen, eta Amara Berrikoaren antzera, honek ere, beren eskolako informatika atalaz hitz egin zigun. 

Hona hemen saio teorikoak biltzen dituen atala.


6. Berriro ere saio praktikoetara itzuliz, KONPETENTZIA DIGITALA gaiari ekin genion. Horretarako, lehenik eta behin guretzat horren ezezaguna zen "konpetentzia digitala" hitzaren esanahia argitzeari ekin genion. Gainera, gai hau osatzeko, "¿Qué es la Competencia Digital? Las TICs en las escuelas" bideoa, Jordi Adell-ena eta"La competencia digital e informacional en la escuela" idatzia ere irakurri genituen. Azkenik, Eskola 2.0 proiektuaz hitz egiten ere aritu ginen. 

Teknologia aurrera doan heinean, geu eta gizartea ere aurrerapauso horietara moldatzen ari gara.
Konpetente izatea ona izatea baino gehiago da, ez da soilik gai izatea, besteei erakusten jakin behar da, esperientzia behar dugu, denbora behar dugu esperimentatzeko.
Pertsona bat konpetente digitala denean, lau alderdi hartzen dira kontuan:
  • Informazioa bilatzea: Ikasleek informazioa bilatzen jakitean datza. Horretarako, aparatu teknologikoak erabiliz eurentzat aproposa den informazioa nola bilatu irakatsi behar zaie. 
  • Informazio horren analisia ezagutzan transformatzea: Bilatutako informazio hori ezagutzan bilakatu behar da. Horrela, gai izango dira arazoak planteatzeko, analizatzeko eta interpretatzeko.
  • Informazioa aditzera eman eta zabaltzea:Informazioa espresatu egin behar da, zabaldu. Horretarako, ikasleek gaitasunak dituzte baliabide eta hizkuntza ezberdineko dokumentuak sortzeko.
  • Informazioa demokratikoki eta etikoki erabiltzea: Jarrerak eta baloreak lantzean datza, hau da, kritikoak eta analitikoak izatea teknologiak erabiltzean nola ibili behar dugun. 


Resultado de imagen de competencia digitalKonpetentzia digitala lantzeko modu asko daude, eta eskola arloan garrantzi handia du egindako aktibitateak erabiliz ikasteko aukera edukitzeak, hau da, akzioaren bidez ikasteak. Horretarako, metodologia didaktiko bat sortu daiteke, non, ikaslea bere burua osatzen joango den. Bestalde, talde lana bultzatu, elkar laguntzea ere garrantzitsua litzateke. Gainera, iturri, errekurtsu, material... ugari erabiltzea informazioa eskuratzeko ere behar beharrezkoa da.
Adibideak: gai ezberdinei dagozkien wikiak sortzea (hiztegia, lan taldearen proiektuei dagokiena...), ikasleen blogak sortzea (egunerokoak, albisteak, talde lanak... argitaratzeko), foroak edo beste ikasleekin komunikatzeko espazioak (debateak, beste eskolekin elkarlana egitea), bideoen publikazioa interneten, informazioaren bilaketa egokia egiten ikasi, WebQuest-ak eta altxorraren bila, teknologia berriaren erabilera (arbela digitala, bideokonferentziak, tutoretza elektronikoa, eLearning...).
Hala ere, hau egiteak ez gaitu zuzenean konpetente egingo. Asko landu beharko da, eta horrela, denborarekin ikasle konpetenteak bilakatuko dira.
Laburbilduz, gaur egun, gizarte audiobisual batean bizi gara, hori dela eta, konpetentzia digitalak garrantzi handia du, baita hezkuntza arloan ere. Horrela, eskolak hiritar digitalak izateko formatu behar ditu umeak. Gure gizarte honetan, informazio ugari dugun arren, aukeraketa bat egiten ikasi beharra dago.
Bestalde, gizartea etengabe aldatzen ari da, eta hori dela eta, haurrak modu egokian formatu behar dira aldaketa hauetara moldatzeko.
Eskolez gainera, familiek ere garrantzi handiko papera daukate konpetentzia digitalei dagokienez, eta beren aldetik ere lana egin beharko dute etxean.



7. Saio luzez konpetentzia digitala lantzen aritu ostean, WEB 1.0 ETA WEB 2.0-ari ekin genion. Horretarako, "La web 2.0 en escena" idatzia irakurri genuen, eta bereziki bi hauen arteko ezberdintasunak ikertzeari ekin genion:
Resultado de imagen de web 1.0 y 2.0 
Jakinekoa da www siglak oso famatuak izan direla, zibermundua klasikoki azaltzeko. Baina Web 2.0k zibernautikoen elkarreragina ekarri du, eta honekin batera maila goren batera iristea.
Web 2.0ak parte hartze kolektibo bat online sustatzen duen gailu multzoa litzateke. Hau da, elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da.
  • Web 1.0 nabigatzailea, informazioa bilatzeko gunea den bitartean, Web 2.0 parte hartzailea da, eredu berriak sortzen ditu.
  • Web 1.0an editatzaile bat dago, aldiz, 2.0n norbera izan daiteke. 
  • Web 2.0  dinamikoa da. Gainera, 3 modu ezberdinetara elkarbanatu daiteke. Elkar laguntzeko balio dezake, zeharka erabiltzeko (sare-sozialak)  edota elkarbanatzeko.
Bestalde, ezberdintasun hauek aurki ditzakegu Web 1.0 eta web 2.0ren artean:
  • Bisualizazioa: Web 1.0n nabigatzaileta da garrantzitsuena, Web 2.0an berriz RSS irakurgailua. Honen bitartez, informazioa bilatu eta hautatzeko aukera ematen digu, nabigatzailean berriz, erabiltzaileak bilatu, aukeratu eta norberak jo behar du iturri ezberdinetara.
  • Editatzaileak: erabiltzaileak blogetan idatzi, argazkiak atera, bideoak grabatu eta horiek elkarbanatu, filtratu eta iruzkindu ditzake. Web 1.0n berriz, editatzaileak “webmasterrak” dira, web 2.0n  norbera izan daitekeen bitartean.
  • Arkitektura: erabiltzaile batek beste erabiltzaile bati eskaerak egiten dizkio, non eskaera horiek erantzuna duten. 
  • Protagonistak: Web 2.0an protagonistak erabiltzaile guztiak diren bitartean, Web 1.0n informatika eta sareen ezagutza maila altua dutenak izango dira soilik erabiltzeko ahalmena izango dutenak. 
  • Egoera: web 1.0 estatikoa den bitartean, web 2.0 dinamikoa da.
  • Edukiaren unitate minimoa: Web 1.0n gutxieneko unitatea web gunea zen eta administratzaile edo webmasterrak bakarrik zuen bertako egoera aldarazteko aukera. Aldiz, Web 2.0n edukiaren unitate minimoa artikulua, post edota mezua da.
  • Modua: edukia editatu eta argitaratzeko orduari dagokio modua. Web 2.0an idazteko modua idatzitakoa elkarbanatzea da, Web 1.0an berriz idazkera arrunta. Elkarbanatuan edozeinek editatu, hobekuntzak egin zein zuzendu dezake. Horren adibide argia Wikipedia Entziklopedia Askea dugu.
Etorkizun ez oso urrun batean, Web 3.0 ren sorkuntza ere aurreikusi daiteke. Askok, web orri “pertsonalizatu eta semantiko” bezala definitzen dute.


Resultado de imagen de web 1.0 y 2.0
Hona hemen gai honetaz hitz egiten dudan nire blogeko sarrera.


8. Web 2.0 gaia landu ostean, Ane Iturbe eta nik ideia bat eduki genuen, eta gure blogetan atal berri bat sortu genuen WEB 2.0 izenekoa. Hau osatzeko ideia gurea izan zen, eta bertan ikt mundua eta eskola lotzen dituen hainbat bilaketa jarri genituen eskuragai.

Bertan aipaturiko Web 2.0 atala ikus dezakezue.


9. Web 2.0 atzean utzirik, IKT-EKIN LOTUTAKO PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONAK LORTZEKO PRINTZIPIOAK-en inguruko lana egiten hasi ginen. Horretarako, hainbat testuren irakurketa egin behar izan genuen: "Algunos principios para el desarrollo de buenas prácticas pedagógicas con las TICs en el aula", "El concepto de las buenas prácticas: origen y desarrollo" eta "Buenas prácticas con TIC a través de Webquest".

Praktika on bat definitzeko, ondorengo puntuak kontuan izan behar dira:
-          Praktika on baten bidez, aurrerakuntza bultzatzeko gogoa pizten du.
-          Politika publikoa kontrolatzeko instrumentu bezala erabili daiteke.
-          Erakundeen aldaketak gestionatzeko instrumentua.
-          Praktika “onaren” terminoak, transferigarritasuna ematen dio.
-          Zailtasunei aurre egiten die.
Epper eta Bates-en (2004) arabera, praktika onek ondorengo ezaugarriak dituzte:
-          Prozesuaren garapena hobetzen laguntzen du.
-          Berrikuntzara bideratzen du.
Resultado de imagen de tic en el aulaHau da, praktika onak zuzenki deskribatuak egon behar dira beste testuinguruetara transferentzia errazagoa izan dadin. 
IKT-ekin lotuta egon daitezen ariketa sinple eta puntualak beste jarduera osagarriekin egon behar dira harremanduta. Gainera, denbora eta antolakuntza eskatzen duten jarduera konplexuak, ikasleen konpetentzia kognitiboak aktibatzen dituzte. Bestalde, testuinguru birtual batean lantzen direnak, errekurtso teknologikoan bidez komunikatzen dira. Horrenbestez, behar beharrezkoa da ikasgeletan material erabilgarria edukitzea. 

Jarduera honi amaiera emateko, talde bakoitzak ikt-ekin loturiko jarduera bat antolatu behar genuen. Nire taldean geolokalizazioa eta geoerreferentziazioa-ri buruzko lana egitea erabaki genuen, eta beraz, gehinenbat Google Maps aplikazioan zentratu ginen. Horrez gainera, bertan planteatutako jarduera gelako kideekin burutzeko aukera ere izan genuen. Gure ideia, lurralde zehatz batzuetako hegazkin eta itsasontzi handienak aurkitzea zen. 

Bertan klik eginda praktika onen sarrera ikus dezakezue. Hemen, taldekideekin batera geolokalizazioa eta geoerreferentziazioaren inguruakoa.


10. Ondorengo gaia DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA-rena izan zen.

Resultado de imagen de peligros de internet datosHasteko, paniotiko espetxeekin aldaraketa bat egin genuen, izan ere, Interneten nabigatzean uneoroko kontrolpean aurkitzen gara. Izan ere, bertan gure datuak sartzen ditugun unetik aurrera, dena grabatua geratzen da, eta pertsona ezezagunenganaino ailegatzen dira, beraientzat guztiz eskuragarri bilakatuz. 
Arlo honekin jarraituz, "Por qué me vigilan si no soy nadie" bideoa ikusi genuen, eta datuen kontrol arduratsuaz hitz egin genuen. Gainera, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideoaren azken 30 minutuak ikusi genituen.
Laburbilduz, interneteko kontrolaz arduratzeko oso baliagarria egin zitzaigun saio hau, izan ere, gure datuak publiko egiten dira bertan. Beraz, oso garrantzitsua da haurrekin arlo honetan gabiltzanean errealitatearen berri ematea, eta abantailez hitz egiten den bezala, arriskuak ere aipatzea.

Bertan, gaiari buruzko nire blogeko sarrera ikus dezakezue.